2º Festival de Teatro Amateur de Alegria-Dulantzi

Historioa

cartel

2007an Dulantzin Antzerki Amateurraren Jaialdiaren 1. edizioa jarri zen martxan eta aipatzekoa da Euskal Herrian ez dagoela jaialdi honen antzekorik.

Jaialdi honekin kultura talde hauen paper dinamizatzaile eta sortzailea aintzatetsi nahi da, baita tradizioz lurraldeko kultura garapenerako funtsezkoak izan diren kolektibo horiei aktiboki lagundu eta babesa eskaini ere. Hortaz, beren antzezlanak erakusteko eta herriari hurbiltzeko espazio bat eskaini nahi da, eta gainera, herritarrek talde horiek sortu eta horietan parte-hartzea sustatu nahi da, pertsonen eta lurraldearen garapenaren praktika kulturalaren adibide gisa.

Martxan jarri zenetik, proiektua etorkizuneko apustu gisa denboran zehar irauteko asmoarekin jaio zen, eta horrez gain, antzerki talde amateurren harrera onak eta lehenengo edizioko antzezlanek ikusleria tasa bikainak lortu zituztela ikusirik, kultura proiektu honen babesa erraztu da, baita edizio berriak martxan jartzeko gogoa piztu ere, eta horrela, datozen urteetan, Dulantziko