1.- Edozein tokitako talde ez profesional guztiek parte har dezakete, edozein eduki eta estiloko lanak aurkeztuz.

2.- Jaialdia Kultur Etxeko Txema Blasco Auditorioan izango da azaroaren 4tik 20ra bitarteko asteburuetan, ostiral, larunbata eta igandeetan. Ikuskizunak 19.30ean izango dira.

3.- Taldeek izena eman dezakete 2011ko ekainaren 3ra arte.

4.- Izena emateko Udalak finkatutako eredua jarraitu behar da, eta derrigorrez honako informazio-agiri hauek ere aurkeztu behar dira:

  • Taldearen izena eta ordezkaria
  • Kontaktuan jartzeko pertsona
  • Antzezlanaren Titulo eta egilea
  • Taldeko teknikarien fitxa: Zuzendaria , teknikari eta antzezleen zerrendarekin
  • Laburpena (gehienez 9 lerro)
  • Antzezlanaren iraupena
  • Hizkuntza
  • Taldearen historia laburra
  • Behar teknikoak eta muntaketakoak
  • Gutxienez obraren bi argazki.
  • Antzezlanaren zati baten bideoa edo guztiarena, entsegurarena izan daiteke.

5.- Izena emateko orria eta agiri guztiak honako helbidera zuzendu behar dira:

Posta arrunta:
AMATEUR ANTZERKI JAIALDIA
ALEGRIA-DULANTZIKO UDALA
Herriko Enparantza, 1. zk.
01240 ALEGRIA-DULANTZI (ARABA)
Posta elektronikoa:
casacultura@alegria-dulantzi.net

6.- Izena emateko epea amaituta, informazio-dokumentazio hori guztia aurkeztu ez dutenak, jaialditik kanpo geldituko dira.

7.- Izena emandako taldeak 8 baino gehiago badira, Hautaketa Batzorde batek, zenbait irizpideren arabera, horretarako eratutakoak, zer muntaketek parte hartuko duten erabakiko du. Antzezpen kopurua 8koa izango baita.

8.- Hautatutako obrek baimena izan behar dute esleitutako eguna baino lehen antzeztu ahal izateko.

9.- Honako sari hauek finkatu dira:

Muntaketa hoberena
1. saria.- 1.180 €
2. saria.- 600 €
Lehen aktoresa onena: 480 €
Bigarren aktoresa onena: 300 €
Lehen aktore onena: 480 €
Bigarren aktore onena: 300 €
Ikusleen saria: 300 €
Epaimahaiaren sari berezia: 300 €. Aipatutako sarien artean ez dauden beste alderdi berezi batzuetarako eta epaimahaiak hala erabakita (eszenografia, jantziak, e.a.)

Sariei dagozkien atxikipenak ezarriko zaizkie.

Amaiera jaian emango dira sariak, azaroaren 20an alegia.

10.- Talde parte-hartzaile guztiek 500 euroko diru-laguntza eta diploma jasoko dute. Antolatzaileek erabakiko dute antzezpenen ordena.

11.- Kultur Zinegotziak edo eskuordetzen duen pertsonak zuzenduko du epaimahaia, eta kultura eta ikuskizunetako zenbait pertsonek ( udalerrikoek) ere osatutako dute.

12.- Epaimahaiaren erabakia eta oinarri hauei buruz egiten duen interpretazioa apelaezinak izango dira, eta aipatutako edozein sari eman gabe uztea erabaki dezake.

13.- Jaialdian izena emateak lehiatzaileek oinarri hauek onartzen dituztela esan nahi du, baita oinarri hauetan biltzen ez den edozein alderdiri buruz antolatzaileek hartzen duten erabakia ere.

Jaialdiari eta parte hartzeko oinarriei buruzko edozein argibide eska dezakezue honako telefono zenbaki hauetan:

945 420 830 astelehenetik ostiralera 9.00etatik 14.00etara

945 420 704 astelehenetik ostiralera 15.00etatik 21.00etara

OHARRA:
Talde hautatuek, baieztapenarekin batera, jaialdiari, auditorioari, udalerriari edo intereseko beste alderdi batzuei buruzko informazio osagarria jasoko dute.